ARGIZTAPENEAN ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK

TOLOSALDEA GARATZEN
  • Lehendabizi asko erabiltzen diren lanparak aldatu.
  • Bonbilla asko dituzten lanparen erabilera saihestu.
  • Lanparak eta tulipak maiz garbitu. Kolore argiko tulipak erabili.
  • Argi puntu askoko geletan, behar diren zonak soilik argitzeko hainbat etengailu jartzea gomendagarria da.
  • Kontsumo baxuko lanparen balastro elektronikoak argiztapen konfortean eta aurrezpen energetikoan abantaila ugari eskaintzen dituzte elektromagnetikoen ondoan.
  • Indarreko legediaren araberako efizientzia energetikoko etiketa erakutsi beharko dute lanparek. Eraginkortasun energetikoko zazpi maila daude, A-tik, eraginkortasun handienetik, G-ra, eraginkortasun txikienera, doan eskalan. A mailako lanpara bat erosteak kontsumoa ia hiru aldiz murriztea dakar G mailakoarekin alderatuz gero.
  • Argitasuna lumenengatik zehaztua dator, eta ez vatioengatik. Tentsio handiagoko bonbilla batek, kontsumoa handituko du baina  ez du argi gehiago emango.
  • Argiztapen baldintza gutxiko inguruetan eguzki lanparak erabili. (pasoko lekuak, balkoiak, terrazak …)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina