Gizarte bonoa

TOLOSALDEA GARATZEN

Pobrezia energetikoa geroz eta gehiago entzuten den kontzeptu da. Baina zer da pobrezia energetikoa? Bada, konfort maila egoki bat lortzeko beharrezko energia ordaindu ezin dutenen edota lortu ahal izateko gehiegizko gastua egin behar izaten duten familien egoera.
Estatuak 2009an Argindarraren Gizarte Bonoa jarri zuen martxan, kontsumitzaile ahulenei bonoari esker tarifa murriztu ahal izateko. Ezjakintasunagatik onuradun izan daitezken etxebizitza askok ez dute bonua kontratatua eta, horregatik, modu erraz batean zer den eta nola lortu daiteken azalduko da:

Zer da argindarraren gizarte bonoa?
Argindarraren gizarte bonoa Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBO) gainean gobernuak ezartzen duen deskontua da, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonak babestea bilatzen duena.
Bonu Sozialarekin lor daiteken deskontua %25ea da KTBOaren aldean. Martxan jarri zeneko urteekin alderatuz gero deskontua nabarmen txikiagoa da, baina etxebizitzetako ekonomientzat aurrezte handia da hala ere.

Zein baldintza bete behar dira Gizarte Bonoa kontratatu ahal izateko?
Gizarte Bonoa kontratatu ahal izateko, honako 4 baldintzak bete behar dira:
1º) KTBO tarifa (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) kontratatua edukitzea eta argindar kontratuaren titularrak izatea. KTBO tarifa ”erreferentziazko merkaturatzaileekin” soilik eskuratu ahal izango duzu (Ikus dokumentuaren azpikaldeko esteka)
2º) Gizarte Bonoa ohiko bizitokirako erabiltzea.
3º) 4 talde hauetako baten barnean egotea:
      - Familia ugaria izatea.
      -60 urte edo gehiago eta prestazio minimodun pentsioduna izatea, etengabeko ezgaitasuna edo alarguna.
      -Kide guztiak langabezian dituen etxebizitza batean bizitzea.
      -3 kWtik beherako potentzia kontratatuta duten etxebizitzak.

4º) Gobernuak ezarritako urteko eta familiako diru-sarrera maximoa ez gainditzea:
Familiako lehenengo kidearentzat, lanbide arteko soldata minimoaren %120 (10.841€), bigarrenarentzat %70 (7.588€) eta hirugarrenetik aurrerako kide bakoitzarentzat %50 (5.420€).

Zer egin behar da Gizarte Bonoa kontratatu ahal izateko ?
Gizarte Bonoa eskuratu ahal izateko, aurreko lau baldintzak betetzen dituzula ziurtatzeko dokumentuak lortu eta zure argindar banatzailearekin edo erreferentziazko merkaturatzaile batekin jarri harremanetan.

Erreferentziazko merkaturatzaileak eta gizarte bonoa eskuratzeko helbide elektronikoak:

Eskaera ereduak honako helbidean eskura daitezke, dokumentuaren eranskinetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina