Maiztasun aldagailuak


Maiztasun-aldagailuak erabiltzeak energia aurrezteko potentzial itzela gehitzen du, indukzio-motorraren abiadura erregulatuz eta efizientzia gutxiko sistema mekanikoak kenduz (balbulak, tiro-erregulatzaileak, etab.).
Maiztasun-aldagailuek industria-maiztasuneko energia elektrikoa maiztasun aldagarriko energia elektriko bihurtzen dute; horrekin, motorraren abiaduraren aldaketari esker, motorra modu efizienteagoan operatu eta honek kontsumitutako energia minimizatzea lortzen da.
Oro har ponpak, haizagailuak, konpresoreak, garraio-zintak eta eskailera mekanikoak, besteak beste, abiarazten dituzten indukzio-motor asinkronoak erregulatzeko erabiltzen dira maiztasun-aldagailuak.
Gainera, soluzio honek onura hauek dakartza:
  • Kontrol prozesuaren hobekuntza, eta beraz produktuaren kalitatearena.
  • Beharrezkoak diren potentzien murrizketa, abiarazte leunak egitean.
  • Abiadura, pare eta potentzia tarte zabala.
  • Kontrola errazten du, zenbait motorrekin.
  • Potentzia-faktorearen hobekuntza.
  • Motorraren babesa gainkorronte eta gaintentsioen aurrean.
  • Motorraren erabilbizitzaren luzapena.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina