Merkaturatzaileak

Konpainia merkaturatzaileak, bi erregimen desberdinetan jardun ahal dute:
  • Merkatu libreko merkaturatzaileak. Elektrizitatearen merkaturatzea liberalizatuta dagoenez, nahiz eta horren barruan kostu batzuk erregulatuta izan, konpainia merkaturatzaileek askatasun osoa dute euren prezio-politikak ezartzeko, deskontuak ezarriz, edo prezio finalaren egonkortasuna eskaintzeko, elektrizitatearen merkatu-prezioaren gorabeheretatik babestuta.
  • Erreferentziazko merkaturatzaileak. Konpainia merkaturatzaile horiek administrazioak ezarritako tarifa batean saltzen diete elektrizitatea euren bezeroei. Tarifa erregulatu horri Kontsumitzaile Txikientzako Borondatezko Prezioa esaten zaio (Precio Voluntario al Pequeño Consumidor, edo PVPC). Erreferentziazko merkaturatzaileak sektore elektrikoko bide luzeko eta bezeroen kantitate handia duten konpainiak dira.


ehusfera - UPV/EHUko blog zerbitzua - IKT Gerenteordetza - Vicegerencia de las TIC

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina