Energia etiketa

EVE
  
Atal honetan, gure etxean erabili ohi ditugun ekipamenduen (etxetresna elektrikoen, argien, aire girotuaren...) energia-eraginkortasunaren etiketaz arituko gara.

Ekipamendu eraginkorra erostea garrantzitsua da, eta energia-etiketari esker, oso erraz jakin dezakegu datu hori. Gainera, gure esku dago ekipamendu eraginkorra ala ez aukeratzea eta, horregatik, interesgarria da erosketa horren ondorioen berri jakitea. Funtzio zehatza duen tresna zehatz baten kontsumoa hiru aldiz handiagoa ere izan daiteke D motako tresna batean, A motako edo handiagoko tresna batean baino.

A+++ etiketa duten etxetresna elektrikoek energia gutxiago kontsumitzen dute funtzio berbera betetzeko. Gainera, gama eta kalitate handiagoko aparailuak izaten dira, elementu iraunkorragoekin. Hasiera batean energia-sailkapena letra eta kolore baten bidez zehazten zen: A letratik eta berde ilunetik (eraginkortasunik handienetik) G letrara eta kolore gorrira (eraginkortasunik txikienera). 2010ean, Europar Batasunak energia-etiketaren diseinu berria egin zuen, eta zazpi energia-mailei beste hiru gehitu zitzaizkien: A+, A++ eta A+++. Etiketa berri hori derrigorrezkoa da 2011tik aurrera merkaturatu diren etxetresna elektriko gehienetan. Aurretiaz erositakoak baino ez daude salbuetsita, lehenagoko etiketa mantendu ahal dute eta. Aire girotuko ekipamenduen kasuan, 2013ko urtarriletik aurrera etiketa berria derrigorrezkoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina