Kontsumo baxuko lanparak

TOLOSALDEA GARATZEN

Etxebizitza bateko faktura elektrikoaren %10-20a argi kontsumoari dagokio.
Alde ekonomikotik begiratuta, argi artifiziala ahalik eta gutxien erabiltzea komeni da. Baina beharrezkoa  denean kontsumo baxuko eta LED bonbillak erabiltzea gomendatzen da. Hauek etxeko beharrak asetu eta  energiaren aurrezpenean abantailak ematen dituzte.
Etxebizitzaren argiztapen sisteman aurrezpena lortzeko orain arte egon diren lanparak (lanpara goriak, ohiko tutu fluoreszentea edo halogeno lanparak) eraginkorragoak diren beste batzuengatik ordezkatu behar dira.
Efizientzia energetikoa hobetzeko eta argi fakturan aurrezteko  lanpara egokienak ondorengoak dira:
  • kontsumo baxuko lanparak: Lanpara fluoreszente trinkoak, konbentzionalen aurrean %80ko aurrezpena ekartzen dute. Gainera 8 aldiz gehiago irauten dute.
  • Efizientzia altuko eta kontsumo baxuko tutu fluoreszenteak:  balastro elektronikoarekin %22ko aurrezpena ekartzen du.
  • Led: kontsumo oso baxuko eta iraupen handiko lanparak. 


    NOLA AUKERATU BONBILLAK?
Ikusi bideoa
 

NOLAKO AURREZPENA LORTU DAITEKE?
Gure etxebizitzetako lanparak kontsumo baxuko lanparengatik aldatzen baditugu, urteko %0 eta 65 bitarteko aurrezpen energetikoa lortuko dugu.
Lortutako aurrezpena hurrengo kontzeptuen menpe egongo da:
  1. 1.Lanpara mota eta kopurua:
Ordezkatzen diren lanpara kopuru eta potentziaren arabera. Urteko orduen erabilera ere kontuan hartu beharko da.
  1. 2.Erabileraren arabera lanpara aukeraketa:
  • Denbora luzez argia piztua dagoen lekuetan, sukalde edo egongeletan, egokienak lanpara fluoreszenteak dira.
  • Denbora gutxian argia piztua dagoen lekuetan, komunak eta pasilloak, egokienak kontsumo baxuko halogenak izango dira.
  • LED lanparak, aurrezpen handiak ekartzen dituzte eta beraien piztea bat-batekoa da, denbora askoan argia piztua dagoen eta horiek aldatzea zaila den lekuetarako egokiak dira ( altueragatik, sarbidea…)
Hurrengo taulan ikusten da goritasun-lanparak ordezkatzeko zenbat kontsumo txikiko lanpara eta LED motako zenbat lanpara behar diren. Ikusten denez, argitasun-maila berbera lortzeko, kontsumo txikiko edo LED bonbillek potentzia txikiagoa behar dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina