Zer da maximetroa?

15 minutuko epean bezeroak eskatutako potentzia maximoa erregistratzen du maximetroak, eta horri esker, fakturazio-aldiaren potentzia zehaztu ahal izango da.

Maximetroa edozein kontagailutan jarri daiteke. Oro har, neurketa-ekipoak aktibatzen dituen kontagailuan jartzen da.

Orain arte erabili diren orraztun maximetroen ordez ekipo integralak ari dira jartzen egun. Aktibaren kontagailuak zein maximetroak edo maximetroek erregistratutako irakurketak, orduen banaketak, etab. kontagailuaren pantailaren bitartez irakur daitezke.

Ekipo horiek integratuta, ez da beharrezkoa kontsumo bakoitzarentzat eta potentzia erregistratzeko kontagailu bat edukitzea, izenak adierazten duen bezala, kontagailu bat baino gehiago bateratzen baitituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina