Kondentsadore bateriak


Zure enpresaren elektrizitate-fakturan energia erreaktiboagatiko penalizazioa kontzeptua agertzen bada, konponbide tekniko sinple bat dago penalizazio hori ezabatzeko: kondentsadore-bateria bat instalatzea.
 
Zer dira kondentsadore-bateriak?
Kondentsadore-bateriak beren izaera kapazitiboarengatik sareko energia erreaktiboaren eskaria murriztea ahalbidetzen duten ekipamendu batzuk dira; ondorioz, elektrizitatearen fakturan kontzeptu horrengatik sortzen den penalizazioa murrizten edo ezabatzen dute.

Kondentsadore-bateria automatikoak, instalazioan dauden hargailuen energia erreaktiboaren eskariaren arabera kondentsadore gehiago edo gutxiago konektatuko dira, potentzia-faktorea une oro hautatutako baliora doituz.


Zure instalazioak distortsio harmonikoaren tasa altua badu, bi aukera ditugu:

1. Harmonikoak deusezteko filtro aktiboak erabili. (Garestia izan daiteke)
2. Harmonikoak bahetzen dituzten kondentsadore-bateriak instalatzea. Ohiko bateriak instalatzen badira, hau da, harmonikoak bahetzen ez dituztenak, bateria horien bizitza erabilgarria nabarmen murriztuko da eta, gainera, arazo gehigarriak sor daitezke instalazio elektrikoan (erresonantzia-fenomenoak, etab.).

  • THD U <2% Bateria estandarrak erabili.
  • THD U 2% - 3% 440v edo 470v gaidimentsionatutako bateriak erabili
  • THDU 3% - 5% harmonikoen aurkako induktantziak dituzten bateriak erabili.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina